Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Aditzen informazio sintaktikoa

 

Tresna honi buruz

Hemen aditzei buruzko informazioa aurki daiteke. Aditzen eta aditzen egitura sareari buruzkoa. Aditza zer motatako laguntzailearekin ageri den (eta, hortaz, nolako sare tematikoa duen), nolako partikulekin erabiltzen duten idazleek, eta abar.

Horretarako, EHUko EPG corpuseko hitz zerrenda agertzen da, agerraldien berri ematen da, eta aditz bakoitzak osatzen duen sare osoaren argazkia ere, hasierako oinarrizko bistaratzean. Informazioaren funtsezko datu kuantitatiboak ere kontsulta daitezke.

Aukeratzen den aditzean klik eginez gero, aditz horri dagokion informazio zehatzagoa ikus daiteke, eta ezer egin gabe informazio horren iturria (liburua den, edo prentsa; jatorrizkoa, edo itzulia; Iparraldekoa, edo Hegaldekoa) bistaratzen da. Eta beste hainbeste informazio testuinguruari dagokionez: osagarrien kasu marka, aditzaren afijazioa (menderatzaileak), eta aditz horri dagozkion adizkien adibide guztiak, ordenatuak.

Hori guztia bat-batean ikustea informazio handiegia izan daitekeenez, bilaketak egin daitezke: halako laguntzaile mota dutenak bakarrik; iturri jakin baten arabera aukeratuak bakarrik, eta abar.

Beraz, tresna honek corpusak bere gordinean ematen duen informazioa egituraturik ematen dio ikertzaileari.

 

Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus